Irati Goikoetxea, irakurle taldearen saioan
Irati Goikoetxea idazle beasaindarrak Urretxu eta Zumarragako irakurle taldearen saioan parte hartuko du. Saioa gaur izango da, 19:00etan, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Bi herriotako irakurleek Andraizea ipuin bildumari buruz hitz egingo dute, liburuaren egilearekin. Irakurle taldearen saioan Andraizea liburua irakurri duten guztiek parte har dezakete.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide