Eneko Galdos dantzari zumarragarrak ‘La Traviata’ operan dantza egingo du Kursaalean. Euskal dantzez gain, saloi dantzak egiten ditu eta Aukeran konpainiako kidea da.
Nolatan parte hartu behar duzu ‘La Traviata’ operan?
Muntaiaren arduradunetako batek La Traviata-n toreatzaile bizkaitar bat aipatzen dutela ikusi du, nahiz eta berak ikusi dituen ikuskizunetan ez den pertsonaia hori azaltzen. La Traviata hau Donostian prestatzen ari direnez, euskal ukitua ematea erabaki du eta toreatzaile bizkaitarra dantzan jarriko du. Bergarako musika eskolako zuzendariaren senarra da eta nik Bergarako musika eskolan euskal dantza eskolak ematen ditudanez, nitaz gogoratu dira.
Zein dantza egin behar dituzu?
Euskal dantzen nahasketa bat egingo dut. Dantzak Edu Muruamendiarazekin prestatu behar ditut eta hiruzpalau aldiz irtengo naiz taulara. Ez naiz toreatzailez jantzita aterako. Ezta dantzariz jantzita ere.
Ilusioa egiten al dizu?
Kursaalean dantza egitea gauza handia da. Oso pozik nago.
Zer esan dizu herriko jendeak?
Ez nuen uste halako zalaparta sortuko zenik. Jende askok zoriondu nau eta Irrintzi taldeko lagunak ere oso pozik daude.
Nolatan duzu halako dantza zaletasuna?
Amari eta bere aldeko guztiei asko gustatzen zaie erromerietan dantza egitea eta 6 bat urte nituenean Irrintzi dantza taldekoengana eraman ninduen. Taldean oso giro ona dugunez eta dantza egitea gustatzen zaidanez, hor jarraitzen dut.
Zein ibilbide osatu duzu?
15 bat urterekin Irrintziko haurrei irakasten hasi nintzen eta ondoren Lazkaon ere eskolak eman nituen. Bestalde, Zumarragan dantza solte talde bat atera genuen, Joxe Mari Orbegozoren saloi dantzen eskolara joaten hasi nintzen, urrian Aukeran konpainian hasi nintzen eta Bergarako musika eskolan dantza eskolak ematen ditut.
Gainera, ezpata dantzaria zara.
Sokan duela 10-11 urte irten nintzen lehenengoz. Duela 6-7 urte izan nintzen lehenengoz kapitain.
Azkenaldian ez duzu kale egin.
Denon artean aukeratzen ditugu kapitainak. Uztailaren 2a egun handia da Irrintziko guztiontzat eta urtean zehar lan gehien egin dutenak aukeratzen ditugu. Azken urteetan taldean oso murgilduta egon naiz eta horregatik dantza egin dut urtero. Dena den, txandakatzen saiatzen gara. Lan egin duten guztiak saritu nahi ditugu.
Zer sentitzen da Antioko Ama Birjinaren aurrean?
Ez da erraza eliza barruan dantza egitea. Ez dakit Ama Birjina aurrean dagoelako den edo herria atzean dagoelako. Jendea atzean dugu, isilik dago, eta hori gogorra egiten da. Kanpokoa errazagoa da.
Elizakoa zaila dela diozu, baina ez duzue akats handirik egiten.
Asko entseatzen dugulako. Horri esker, urduritasunak eragindako akatsak estaltzen ditugu. Niri behin ezpata erori zitzaidan eta jendeak ez zela konturatu esan zidan. Jarraitu egin nuen eta kito.
Saloi dantzak ere egiten dituzu.
Oihane hasi zen (Oihane Vicente, Irrintziko kidea eta bere bikotea), topaketa batera joan nintzen berarekin eta gustatu egin zitzaidan. Dantza estilo guztiak gustatzen zaizkit. Afrikar dantza ikastaro bat ere egin genuen. Irrintzin ekitaldiak antolatu behar ditugu eta saloi dantzetan berriz, dantza egiteaz bakarrik arduratu behar gara.
Zeintzuk dira zailagoak, euskal dantzak ala saloi dantzak?
Bakoitzak bere zailtasuna du. Euskal dantzetan zure burua kontrolatzen jakin behar duzu eta saloi dantzetan bikotearekin ondo koordinatu behar duzu. Bestalde, saloi dantzak espresiboagoak dira: eskuekin gauza gehiago egin behar dira, gorputza gehiago mugitzen da, irribarre egin behar da… Oihanek eta biok aspalditik ezagutzen dugu elkar eta elkarrekin bizi gara eta hala errazagoa da entseatzea.
Zeintzuk dira zure dantza kuttunak?
Dantza soltea eta Zuberoako dantzak asko gustatzen zaizkit. Saloi dantzen artean, tangoa, saltsa eta txa-txa-txa gustatzen zaizkit. Batxata eta merengea ez zaizkit gustatzen.
Balleta probatu al duzu?
Ez, baina egunen batean probatuko dut. Oinarrizkoa da. Balleta gainontzeko dantza guztiak egiteko lagungarria da.
Zein izan da gehien gustatu zaizun dantza ikuskizuna?El rey leon asko gustatu zitzaidan. Madrilen ikusi genuen. Bertako konpainiei dagokienez, Aukeranen Geltokia asko gustatu zitzaidan.
Konpainia horretako kidea zara.
Urrian hasi nintzen Aukeranekin dantzan. Hurrengo ikuskizuna apirilean aurkeztuko dugu, Bilbon. Maurizia pandero-joleari buruzkoa da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.