Zumarragako Udalak parke bat egingo du Agiñaga auzoan
Zumarragako Udalak parke bat egin behar du Agiñaga auzoan. Horretarako, Oleta elkartearen aurrean dagoen 500 metro koadroko lursail bat erosi behar du. Lurra berdindu ondoren, haurrentzako jolasak, mahaiak eta adinekoentzako gimnasia makinak jarriko ditu. Lursailaren erosketa aho batez onartu zen atzoko osoko bilkuran.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide