Datorren ostegunean (otsailaren 4an) La Traviata opera emango dute Zelai Arizi aretoan, zuzenean Londreseko Royal Opera House aretotik, eta opera zaletuek eta alkateak prentsaurrekoa eman zuten atzo herritarrei gonbitea luzatzeko. Emanaldia 19:45ean izango da. Sarrerek 10 euro balio dute aldez aurretik erosita gero eta 12 egunean bertan.
Opera bultzatzeko sortu den taldean herriko 14 bat lagunek parte hartzen dute. Beraien artean, ospe handiko musikariak daude. Beraien bultzadari esker, 190 sarrera saldu dira jada datorren osteguneko operarako. Atzoko prentsaurrekora Valen Moñus bergararra gonbidatu zuten. Xabier Barriolak gizon honek curriculum bikaina duela gogoratu zuen: Bergaran hainbat musikal ekoiztu ditu eta bertan lortutako esperientziari esker, Opus Liricak Kursaalen egingo duen La Traviata ekoizteko lehiaketa irabazi du. Opera horretan Eneko Galdos dantzari zumarragarrak parte hartuko du.
Moñusek Mozkorra Parregarri opera ere zuzendu duela gogoratu zuen eta ikuskizun hau Zumarragara ekartzeko aukera aipatu zion alkateari. Alkateak ekarriko dutela esan zion. La Traviatari buruz, munduko opera arrakastatsuena dela gogoratu zuen. La Traviata da historian zehar gehien antzeztu den opera eta Zumarragan emango duten ekoizpena 150 aldiz antzeztu dute dagoeneko. “Horrek arrakasta handikoa dela esan nahi du”. Horretaz gain, sopranoa, tenorea eta baritonoa munduko onenen artean daudela esan zuen.
Urretxuar eta Zumarragarrei hilaren 19an eta 21ean, Kursaalen, La Traviata zuzenean ikusteko aukera izango dutela gogorazi zien. “Zinean zoragarri ikusten da, baina benetako balioa zuzenean du. Kursaal oso areto handia da eta azkeneko ilaratik entzuten da”.
Opus Lirica konpainia Ainhoa Garmendia legorretarrak sortu duela eta parte hartzaile gehienak euskaldunak direla ere esan zuen. Beraien artean, Eneko Galdos egongo da. “Istorioa Parisen gertatzen da, baina pertsonaietako bat toreatzaile bizkaitar bat da eta operan dantza egiten duen pertsonaia bat denez, euskal dantzak egiten jartzea pentsatu nuen. Eneko hautatu dugu, Bergarako musika eskolako irakaslea delako, dantzari oso ona delako eta pertsonaia horrek behar duen itxura duelako”.
Barriolak otsailaren 25erako beste emanaldi bat antolatu dutela esan zuen: Jonas Kaufmann tenore alemaniarraren kontzertu bat emango dute, 20:30ean. Sarrerek 7 euro balioko dute aurretik erosita eta 9 egunean bertan. “Kontzertu honek arrakasta handia izan zuen. 6-7 bis egon ziren eta 40 minutuko txalo zaparrada”.
Bukatzeko, alkateak musika zaletu taldeari eskerrak eman zizkion egiten duen lanagatik eta Moñusi Mozkortia Parregarri opera ekarriko duela esan zion.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.