Urola taldeko Ibone Sanchezek Euskal Herriko triatloi zirkuitua irabazi du
Urola taldeko Ibone Sanchezek Euskal Herriko triatloi zirkuitua irabazi du eta Josetxo Mujika bigarren izan da Beterano II mailan. Sari banaketa igandean izango da, Irungo Atalaia hotelean. Sanchez arabarra da eta Urolan lortutako emaitza bikainek Madrilgo talde batekin fitxatzeko balio izan diote. “Penaz” utzi behar du Urretxu eta Zumarragako taldea. Urolakoek, berriz, eskerrak eman dizkiote taldearen izena ezagutzera emateagatik.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide