Urretxun eta Zumarragan ohitura zaharra da Ostegun Gizen egunean ogitartekoak eta laranjak banatzea. Bi herrietako ikastetxeetako haurrek eta gaztetxoek hamaiketako bikaina egin dute gaur. Arratsaldean berriz, mozorrotuta atera dira ikastetxeetako haurrak.
Ekitaldi sorta biharko
Bihar berriz, ostiralarekin, Lurra dantza taldekoek egingo dute inauterietako ohiko irteera, baserriz baserri. 11:30etan, Iparragirre-Balerdi musika bandak kalejira egingo du, eta eguerdian, 12:30ean, mozorroen topaketa eta kalejira izango da, buruhandiek eta dultzaineroek lagunduta. Arratsaldean berriz, Secundino Esnaola musika eskolakoen txanda izango da; desfilea egingo dute, 17:30ean hasita. Ondoren, 18:15ean, dantzaldia eta mozorro lehiaketa egingo dituzte Gernikako arbola plazan.
-
-
Gainzuri ikastetxeko haurrak
-
-
Gainzuri ikastetxeko haurrak
-
-
Ikastolako ikasleak
-
-
Ikastolako ikasleak
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide