Zumarragako geltokiko igogailuak datorren aste hasieran jarriko dituzte martxan
Zumarragako geltokian obrak egin dituzte irisgarritasuna hobetzeko. Orain arte, nasa batetik bestera joateko eskailerak jaitsi eta igo behar ziren. Nasa bakoitzean igogailu bat jarri dute eta, hala, hemendik aurrera mugikortasun murriztua duten pertsonek ez dute arazorik izango alde batetik bestera pasatzeko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide