Luis Orduñak (Barañain, 1980) 2013an hartu zuen Zumarragako bandaren batuta. Igandean kontzertua emango dute eta bi urte hauen balorazioa egin du.
Nolatan halako musika zaletasuna?
Nire bi anaia nagusiak musika eskolara joaten ziren eta, hala, musikarekin hazi nintzen. Gurasoak ez ziren bereziki musika zaleak, baina aita, semeak ikusita, 65 urterekin bonbardinoa ikasten hasi zen.
Zuk zein ikasketa egin zenuen?
Tuba ikasketak egin nituen Nafarroako Kontserbatorioan. Ondoren, Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolara joan nintzen eta Musikenen orkestra zuzendaritza ikasi nuen. Ikastaroak ere egin ditut. Mundu honetan etengabe prestatu beharra dago.
Nolakoa da zuzendariaren lana?
Ez naiz futbol zalea, baina futbol entrenatzaileen antzekoak garela esango nuke. Musikariak eta entzuleak konbentzitu behar ditugu. Gainera, futbolean bezala, entzuleak konbentzitu gabe irabazi daiteke eta baita entzuleak konbentzituta galdu ere. Bestalde, didaktikoak izan behar dugu. Horretan, sukaldarien antza dugu: jendeari denetik probatzea komeni zaiola sinestarazi behar diogu. Izan ere, bandak musika mota guztiak jorratzeko eta adin guztietako jendearengana iristeko aukera eskaintzen du. 40 principales gazteentzat da eta kontzertu serioetara 40 urtetik gorakoak bakarrik joaten dira. Bandak adin guztikoentzako musika egin dezake eta egin behar du. Izan ere, bera da hori egin dezakeen bakarra.
Nola heldu zinen Zumarragara?
Lander Zurdok erretiroa hartu zuenean, hautaketa prozesu bat abian jarri zuten. Curriculumak bidali genituen eta bandak lau lagun aukeratu gintuen gure egitasmoak aurkezteko. Ondoren, biok bandarekin kontzertu bat emateko aukera izan genuen. Horren ondoren, bandako kideek ni hautatu ninduten.
Zumarragako banda ezagutzen al zenuen?
Zumarragara bi edo hiru aldiz etorria nintzen eta banda ere ezagutzen nuen, bertako banden alardean parte hartu bainuen Sakanako bandarekin. Zumarragako banda espero nuena baino gazteagoa da. Lan egiteko modu zehatz bat zuten eta, nire ustez, gauza batzuk aldatu egin behar ziren. Musikariak konbentzitzea tokatu zitzaidan. Bestalde, Zumarragako bandak jarraitzaile fidelak ditu. Hori beste herri batzuetan ez da gertatzen.
Zein izan da zure ekarpena?
Zuzendariaren ekarpen nagusia errepertorioa da. Niri denetik jotzea gustatzen zait. Bi urte hauetan haurrentzako kontzertuak eman ditugu, herriko artista eta elkarte ezberdinekin kolaboratu dugu… Bestalde, bandentzat konposatzen diren obrak jotzea gustatzen zait. Izan ere, bandentzat gainontzeko taldeentzat baino askoz ere gehiago konposatzen da.
Nolakoa izango da igandeko kontzertua?
Duela mende bateko obrak joko ditugu. Zumarragako banda XIX. mendean sortu zen eta ordutik egin duen lana omendu nahi dugu.
Nola ikusten duzu bandaren etorkizuna?
Ondo ikusten dut. Musika eskolari esker, harrobi ona dugu.
Eta zure etorkizuna? Zer gehiago duzu eskuartean?
2015ean bi disko grabatu nituen: bata Tolosako Andre Maria musika kaperarekin (Eduardo Mokoroaren obrak) eta bestea Sakanako bandarekin (Enrike Zelaiaren omenez). Irungo banda ere zuzentzen dut. Bestalde, Tolosako Andre Maria musika kaperarekin Vatikanon egon nintzen. 2016an doktoregoa egin nahi dut, Madrilgo Complutense unibersitatean, eta nazioarteko ikastaro bat zuzenduko dut. Europa osoko irakasleek parte hartuko dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.