Goñiren omenezko pilota txapelketa bihar hasiko da
Bihar, 18:30ean, Goñiren omenezko 25. pilota txapelketako final laurdenetako lehen kanporaketak jokatuko dituzte Beloki pilotalekuan. Lehen partida pilota eskolako gaztetxoek jokatuko dute: Larrayaioz eta Iglesiasek Murciego eta Chicoteren aurka jokatuko dute. Bigarren partida, lau t’erdikoa, Zubizarreta eta Etxeberriak jokatuko dute. Hirugarren partidan, Urbieta eta Erasun, Ugalde eta Perezen aurka arituko dira.
Final laurdenetako gainontzeko kanporaketak hilaren 17an eta 24an eta martxoaren 2an jokatuko dira. Finalerdiak martxoaren 9an eta 16an jokatuko dituzte eta finala martxoaren 23an. Finalerdietatik aurrera, lehen partida pilota txapelketa herrikoian parte hartzen ari direnek jokatuko dute. Finala ETBk emango du. Parte hartzaileen artean Ander Quina zumarragarra dago.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide