Haizeak ospitale barruko sabaia altxatu du
Haizeak gogor jo du gaur goizean eta zenbait kalte egin ditu. Zumarragako ospitalean, adibidez, haize ufada bortitz batek sarrerako sabaia altxatzea lortu du. Ondorioz, sabaiko plaka batzuk erori egin dira. Erorketak sekulako zalaparta sortu du eta bertan zeudenek susto handia hartu du, baina inork ez du minik hartu.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide