Astelehentik astearterako gauean sutea egon zen Goierri Kirol Elkartearen egoitzan. Sua 02:00ak aldera piztu zen, itxuraz, edarientzako nebera batean. Tolosako inauterietatik zetozen gazte batzuk sua zegoela konturatu ziren eta SOS Deiakera deitu zuten. Suak txikizio handi samarra egin du tabernan eta Goierri Kirol Elkarteko arduradunek lokala irekitzerako gutxienez hilabete pasako dela uste dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide