Inaziotar Bideari buruzko jardunaldia egingo dute bihar Urretxun
Bihar Inaziotar Bideari buruzko jardunaldia egingo dute Urretxuko Santa Barbara aterpetxean. Ekitaldia 09:30ean hasiko da. Bertan, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzaren Basquetour turismo agentziako adituek Inaziotar Bidea zer den azalduko dute, orain arte egindako lanaren berri emango dute eta instituzioek etorkizunean egin behar duten lana ezagutzera emango dute. Ekitaldian teknikariek parte hartuko dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide