Jose Luis Lasa eskultore zarauztarrak Obalo jatorria erakusketa ireki du Antioko interpretazio zentroan. Bertan, hamasei lan ikus daitezke. Gehienak arrautza formakoak dira: egurrezkoak eta barrutik hustuak.
Lan hauek apirilaren 25era arte egongo dira Zumarragan. Antioko interpretazio zentroa asteartetik igandera irekitzen zute: asteartetik ostiralera 10:30etik 14:30era eta larunbat eta igandetan 12:00etatik 14:30era eta 16:30etik 18:30era.
Erakusketa atzo eguerdian inauguratu zuten. Ekitaldian Lasak eta Mikel Serrano alkateak parte hartu zuten. Azken honek, zumarragarrak erakusketa bisitatzera gonbidatu zituen.
Lasak 72 urte ditu eta urte asko daramatza egurrarekin lanean. Marrazketa eta eskultura ikasketak egin zituen eta altzari enpresatan lan egin zuen. Eskulturari dagokionez, hasieran lan figuratiboak egiten zituen. Ondoren, lan ausartagoak egiteari ekin zion.
Hasieran, egurrarekin arazo asko izan zituen: larbek egindako zuloak, zati ustelak, intsektuen habiak… azaltzen zitzaizkion. Gainera, xafla meheak egin nahi zituen eta egurra hautsi egiten zitzaion. Halako batean, teknika egokia aurkitu zuen. Egun, egur taulak erosten ditu eta hala egurraren ezaugarriak ondo ikusten ditu. Ondoren, barrak egin eta itsatsi egiten ditu. Horrela, bloke sendo bat lortzen du. Bukatzeko, bloke horri nahi duen forma ematen dio.
Bere eskulturak egiteko, lizarra, haritza, gereziondoa, intxaurrondoa eta kaoba erabiltzen ditu, besteak beste.
Zumarragara ekarri dituen eskultura gehienak barrutik hustutako arrautzak dira. «Forma oboideak, arrautzak, omenaldia merezi duela pentsatu izan dut beti. Izan ere, bizitzaren hasierak eta unibertsoko mugimendu kosmikoek forma oboidea dute. Forma oboide hauek funtsezkoak dira gure existentzian. Gainera, arrautza bera artelan oso zaharra da. Seguru asko, antzinako zibilizazioak arrautzan oinarritu ziren lehen kupulak egiteko», azaldu du.
Hala, arrautza da bere inspirazio iturria: formen eta hutsunearen bilaketaren oinarria.
Edorta Kortadiren iritzia
Edorta Kortadi arte irakasle eta kritikoak Lasaren eskulturak ikusteko eta laztantzeko eginak daudela dio. «Ausartak, beroak, alaiak eta eleganteak dira. Bere lana kontuan hartzekoa da».
Dagoeneko toki askotan erakutsi ditu bere eskulturak: Zarauzko Garoa galerian, Bankoaren Donostiako aretoan, Logroñoko ingeniari eskolan, Donostiako Kursaalen, Madrilgo Eka&Moor galerian, Laboral Kutxaren Irungo aretoan, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean eta Amerikako Estatu Batuetako Miami hirian, besteak beste.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.