Zumarragako Udalak urteroko zuhaitz banaketa egin du gaur, herriko lursail jabeen artean. Aurten hamalau baserritar eta landalur jabek luzatu dute eskaera eta 413 zuhaitz banatu dituzte beraien artean. Aurrekontua 2.620 eurokoa da. Zuhaitz banaketan, Mikel Serrano alkateak parte hartu du.
Egitasmo hau duela 12 urte jarri zuen abian Zumarragako Udalak, bertako espezieak bultzatzeko. Aurten 413 zuhaitz banatu dituzte: 187 pago, 182 haritz eta 44 intxaurrondo. Alkateak Zumarragako Udalaren helburuetako bat landa guneetan garapen iraunkorrarekin zerikusia duten ekintzak bultzatzea eta herriko nekazariei eta abeltzainei laguntzea dela esan du.
Hala, Nekazaritza batzordeak, zuhaitz banaketaz gain, hamaika egitasmo aurreikusi ditu 2016rako. Horietako bat Bertatik Bertara ekimena da. Egitasmo honen helburua herritarrek bertako produktuak kontsumitzea da. Gabiria, Legazpi, Ormaiztegi, Urretxu eta Zumarragako udalek jarri zuten abian egitasmo hau. «Aurten esperientzia pilotu bat jarri dugu martxan Ezkio-Itsasoko eskolan: bertako jatetxean bertako produktuekin prestatzen dituzte bazkariak. Gure helburua gainontzeko bost herrietako ikastetxeetako jangeletan ere bazkariak bertako baserrietako produktuekin prestatzea da», aurreratu du Serranok.
Udalak, Bertatik Bertara egitasmoa sustatzeaz gain, herriko lursailen inbentarioa egingo du. «Inbentarioa egin ondoren, lursail horiek ze aukera ematen dituzten aztertuko dugu, gazteei lehen sektorean lan egiteko aukera emateko». Herri bideen inbentarioa Beste inbentario bat ere egingo dute: herri bideena, hain zuzen ere. Iaz hasi zuten eta aurten bukatuko dute. Bideekin lotuta, Udalak herri bideak garbitzeko, baserrietara doazen pistak garbitu eta konpontzeko eta Belokiko paisaia-ibilbidea txukuntzeko partida bat ere badu.
Ez dira horiek Zumarragako Udalak baserritarren bizi baldintzak hobetzeko abian jarriko dituen egitasmo bakarrak. Urtero bezala, Udalak diru-laguntza emango die baserritarrei beraien seme-alabak eskolara bidaltzeko: 2.400 euro bideratuko dira landa eremuko haurren eskola garraioa ordaintzeko. Bestalde, beraien etxebizitzak berritu nahi dituzten baserritarrek ez diote Udalari zergarik ordaindu behar. Bukatzeko, Zumarragako Udala Zubillaga hiltegiko bazkidea da. Horri esker, Zumarragako abeltzainek bertara eraman ditzakete beraien abereak eta bazkide ez direnek baino gutxiago ordaindu behar dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.