Ainhoa Sanzek Euskadiko kros motzeko txapelketa irabazi du
Ainhoa Sanz urretxuarrak Euskadiko kros motzeko txapelketa irabazi zuen atzo Abadiñon. Sanzek Euskadiko bi txapelketak irabazi ditu aurten, luzea eta motza. Goierri Garaia taldeko beteranoek ere lan ona egin zuten igandean Abadiñon: Miguel Angel Encinak bosgarren egin zuen, Rosa Talaverak seigarren eta Cipri Burciok bederatzigarren. Julio Pascualek, berriz, zortzigarren egin zuen 55 urtetik gorakoen mailan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide