Urretxuko Udalak karparen egutegia ezagutzera eman du
Urretxuko Udalak karparen 2016ko egutegia ezagutzera eman du. Otsailean inauterietarako erabili dute. Apirilean muntatuko dute berriro, Gernikako Arbola plazan, Music musika eskolen topaketarako eta Museoaren Eguna ekitaldietarako. Maiatzeko azken astean desmuntatuko dute. Ekainaren erdialdean Santa Barbaran jarriko dute, Kale Gorrian jaialdierako eta San Joan egunerako. Irailean Gernikako Arbola plazako luzapenean jarriko dute, Santa Anastasia jaietarako. Irailaren 5ean eta 6an muntatuko dute eta irailaren 27an eta 28an desmuntatuko dute. Urriaren 25ean eta 26an Mineralogia Asterako eta San Martin egunerako muntatuko dute. Tokia ez dute erabaki oraindik. Azaroa erdialderarte egongo da muntatuta. Bukatzeko, abenduaren 7an Gernikako Arbola plazan muntatuko dute, Santa Lutzi egunerako. Abenduaren 19an desmuntatuko dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide