Iragarpenak bete dira, eta 300 metro inguruko mailan egin du elurra bart gauetik goizaldera bitartean. Herrigunean apenas teilatuak eta kotxeak estaltzeko lain egin badu ere, mendialdean eta goikaldeko auzoetan ederki zuritu du elurrak. Goizetik lanean ari dira elurra kentzeko makinak, eta udaletxeko langileak ere, gatza banatzen ari dira. Paseoan ere, goizean goizetik dabil jendea Antio inguruan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide