Alberdik eta Urretabizkaia-Martinez bikoteak irabazi dituzte Goñi txapelketako partidak
Gaur arratsaldean Goñiren omenezko txapelketako partidak jokatu dituzte Beloki pilotalekuan. Lehen partidan, lau t’erdikoan, Alberdik 22 eta 7 irabazi dio Medinari. Alberdik Iraitz Zubizarreta ataundarraren aurka jokatuko du finalerdietan.
Bigarren partidan, Urretabizkaia eta Martinezek 22 eta 17 irabazi diete Mendinueta eta Arratibeli. Final laurdenetako hirugarren jaialdia datorren asteazkenean izango da, 18:30ean. Lau t’erdian, Elizaldek Arangurenen aurka jokatuko du. Binakako partidari dagokionez, Errandonea eta Gorrotxategik Elezkano eta Olaizolaren aurka jokatuko dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide