Eibarrek eta Levantek partida jokatu zuten igandean, Ipuruan, eta Carlos Mediavilla argazkilari urretxuarrak, Dani Garcia herriko jokalariari jarraipena egiteko aprobetxatu zuen eguna. Eguraldiak askorik lagundu ez bazuen ere, Eibarrek garaipen garrantzitsua (2-0) lortu zuen etxean, azken aldiko bolada kaxkarrari bukaera emanez. Hona hemen Mediavillak partida hartan hartutako zenbait irudi:
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide