Busca Isusiren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko ekitaldiak
Larunbatean Jose Maria Busca Isusi gastronomo zumarragarraren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko antolatu diren ekitaldiak aurkeztu zituzten Irunen. Ekitaldi berean, Kofradia Gastronomikoen Federazioak Irun, Zumarraga eta Busca sendia kofradiakide izendatu zituzten.
Zumarragan hainbat ekitaldi egongo dira, Fofradia Gastronomikoen Federazioak eta Udalak antolatuta. Irailaren 3an kofradien topaketa bat egongo da eta 6an, jaiotzaren mendeurrenean, Busca Isusiren senitartekoek bere bizitzari buruzko hitzaldia emango dute. Urrian beste hitzaldi bat egongo da eta azaroan Buzkantza Eguna ospatuko dute. Egun hau Busca Isusiren omenez antolatzen da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide