ELA sindikatuaren kontzentrazioa anbulatorioan
ELA sindikatuak prekarietatearen aurkako kontzentrazioa egin du Zumarragako anbulatorioaren aurrean. ELAk Osakidetzan dagoen prekarietateari buruzko azterketa bat egin du, Eusko Legebiltzarrak emandako datuetan oinarrituta. Sindikatukoek Goierri-Urola Garaia ESIan (Goierri eta Urola Erdiko ospitalean eta anbulatorioetan) bi arazo nagusi daudela diote: aldi bateko langileekin betetzen diren postuak eta enplegu ezkutuak. Albiste honen berri zabalagoa, bihar Goierriko Hitza egunkarian.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide