Mikel Serrano, Madrilen Patxi Lopezekin
Mikel Serrano Zumarragako alkatea Madrilen egon da aste honetan. Asteartean Espainiako Herri eta Herrialdeen Federazioaren (Espainiako Eudel) gobernu batzordean parte hartu zuen. Serrano batzorde horretako bokal izendatu dute. Zumarraga da organo honetan ordezkaritza duen Euskadiko herri bakarra.
Bilera hasi aurretik, Serrano Federazioko presidentearekin elkartu zen: Abel Caballero, Vigoko alkatea. Bilera ondoren, berriz, Patxi Lopez kongresuko presidentearekin elkartu zen. Zumarragari eta egoera politikoari buruz hitz egin zuten.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide