Patxi Andionek Urretxun abestuko du datorren astean
Patxi Andionek Iparragirreren abestiak abestuko ditu datorren ostiralean, 20:00etan, Urretxuko San Martin de Tours elizan. Andionek Iparragirreren diskoekin disko bat kaleratu zuen 1973an eta bera izan zen ‘Trapu zaharrak’ abestia ezagun egin zuena, baina orain arte ez du Urretxun abestu. Emanaldi hau Iparragirre bertsopaper, narratiba eta poesia sarien barne antolatu dute. Kontzertua baino ordubete lehenago, 19:00etna, sariak banatuko dituzte Urretxuko udaletxean. Andion ekitaldi honetako gonbidatu berezia izango da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide