Lasai hasi du goiza stock azokak
Urretxu eta Zumarragako Bi-Tartean merkatari elkarteak antolatuta stock azoka egiten ari dira Ederrena pilotalekuan atzo arratsaldean hasita. Goizeko 10:00etan ireki ditu ateak azokak, eta lehenengp orduetarako goiztiarrenak hasi dira mahuken bila. Hamahiru dendako Irati Auzmendik esan duenez, “momentuz giroa lasai dago”. Atzo arratsaldean, hala ere jende andana ibili zen stand-etan barrena eta gaur eguerdi alderako ere jende gehiagoren bisita espero dute antolatzaileek.
20 dendek jarri dituzte postuak aurten: Bidegorri eta Zerki kirol dendak, Titare lentzeria denda, Aitxu paper denda, Institu Optico, Txiki zapata denda, Baby, Jazz, Kux-kux eta Mentxu y Yone haurrentzako jantzi dendak, Ezpeleta argi denda eta Arku, Bide, Boca-Boca, Claket, Hamahiru, Itak, Junbiju, Manako eta Naif jantzi dendak. 14:00ak arte egongo da irekita goizean, arratsaldean, 16:30etik 20:30era. Bihar goizez bakarrik irekiko dute: 11:00etatik 14:00etara.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide