Aitor Balerdik eta Dani Martinek Pandemonium raid-ean parte hartuko dute
Aitor Balerdi urretxuarrak eta Dani Martin zumarragarrak Pandemonium raid-ean parte hartuko dute. Proba honen helburua Marokoko herrixketako jendeari laguntzea eta raid-ak atsegin dituen jendeari abentura bat bizitzeko aukera ematea da. Balerdi eta Martin gaur goizean atera dira, Legazpiko Domingo Agirre ikastetxetik. Izan ere, Domingo Agirrekoen laguntza jaso dute. Bilbora joan dira eta han beste parte hartzaile batzuekin elkartu dira. Bilbotik Tarifara joango dira. Igandean Marokora pasako dira. Han hasiko da raid-a. Atlas mendikatea zeharkatuko dute eta Merzougako dunetaraino joango dira. Bidean, herrixketako jendeari hemendik eraman dituzten gauzak emango dizkiote. Hilaren 12an itzuliko dira Tarifara. Urretxuarrak eta zumarragarrak Suzuki Santana batekin egingo dute bidaia. 60 zaldi baino gutxiago eta 25 urte baino gehiago dituzten autoak erabili behar dira eta gehienek Seat Panda autoa aukeratzen dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide