Akuarela ikastaroan izena emateko aukera
Urretxuko Udalak akuarela ikastaroa antolatu du datorren astelehenerako. Noemi Gonzalezek emango du. Parte hartu nahi dutenek, 943 03 80 88 telefono zenbakira deitu behar dute izena emateko. Maiatzaren 7ean, ekainaren 11n eta urriaren 8an kale marrazki ikastaroak egongo dira eta azaroaren 7an, abenduaren 19an eta urtarrilaren 16an, giza irudi tailerrak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide