Iraitz Aramendi, Ane Bilbao eta Itziar Zabaletak irabazi dute Trebezia Lehiaketa
Igandean Trebezia Lehiaketako finala jokatu zuten Labeaga aretoan. 24 taldek parte hartu zuten. Iraitz Aramendi, Ane Bilbao eta Itziar Zabaletaren Gu ta Gutarrak taldea nagusitu zen. Bigarren postuan Super Neskak 1 (Irene Sanchez, Eider Romero eta Iraia Herrero) sailkatu zen, hirugarrenean Hiru Txoritxoak (Lucia Elgarreta, Nahia Rodriguez eta Itsaso Perez) eta laugarrenean Irabazleak 3 (Aitana Rivas, Paula Adanez eta Nahia Izagirre). Aurtengo lehiaketan ia 200 haurrek parte hartu dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide