ArcelorMittalek Zumarragako lantegiaren itxiera iragarri du
ArcelorMittal enpresak Zumarragako lantegiaren itxiera iragarri du gaur goizean. Enpresa honek 361 langile ditu eta langile gehienak Asturiasera bidali nahi dituzte. Gutxi batzuk bakarrik geldituko dira enpresak Euskal Herrian dituen gainontzeko lantegietan. Gainera, ArcelorMittalen itxierak inguruko enpresa askori eragingo dio. Sindikatuek manifestazioa deitu dute larunbat eguerdirako.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide