Gaur ere ez dira bildu Arcelor Mittaleko langileak eta zuzendaritza
Gaur ere zuzendaritzako kideak Lan Harremanen Kontseiluak Donostian duen egoitzara joan da eta enpresa batzordekoak lantegira. Langileak Jon Luqui Urretxuko alkatearekin eta Zumarragako hainbat zinegotzirekin joan dira eta zuzendaritza ez zegoela bertan esan diete. Enpresa batzordeak ostiralean Donostian biltzeko asmoa azaldu du eta zuzendaritzakoek, agenda arazoak direla eta, ezin dutela esan dute. Astelehen eguerdian elkartzea proposatu dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide