Urola eskubaloi taldeak zazpi sari lortu ditu Lloret de Mar-en
Urola eskubaloi taldeko jokalariak, urtero bezala, Kataluniako Lloret de Mar herrira joan dira Aste Santuan. Bost taldek parte hartu dute bertako txapelketan eta zazpi sari lortu dituzte. Ekaitz Elgarrestak gazte mailako jokalari onenari dagokion saria irabazi du eta Urretxu eta Zumarragako taldeak kiroltasun saria lortu du, bigarrengoz. Bestalde, gazte mailako taldeetako batek txapelketa irabazi du eta haur mailako taldea hirugarren sailkatu da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide