Apirilean Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Eguna eta Liburuaren Nazioarteko Eguna dira eta Urretxu eta Zumarragako udalek egitarau oparoa antolatu dute bi egun horiek ospatzeko. Artista liburuak sortzeko tailerrak, dantza ikuskizuna eta liburu azoka egongo dira.
Lehen ekitaldia larunbat honetan izango da, Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Eguna. Ana Cabezasek artista liburuen sorkuntzarako tailerra emango die 7 eta 10 urte arteko neska-mutilei. Tailerra Zumarragako liburutegian izango da, 11:00etatik 12:30era. Parte hartu nahi dutenek Zelai Arizti kultur etxean eman behar dute izena.
Apirilaren 7an, 11n eta 14an, berriz, helduentzako tailerra emango du Arteliburu21 elkarteak. Eskolak 18:00etatik 20:30era izango dira, Urretxuko kultur etxeko Arte Ederren tailerrean. Parte hartu nahi dutenek kultur etxean bertan eman behar dute izena. 10 euroko kuota ordaindu behar dute. Artista liburuak artelanekin eta era artistikoan egindako liburuak dira.
Horretaz gain, dantza ikuskizun bat antolatu dute. Shakti Olaizolak …irakurriz ikuskizuna eskainiko du. Ekitaldi hau apirilaren 22an izango da, 17:30ean, Zelai Arizti parkean. Eguraldi txarra egiten badu, Zelai Arizti kultur etxean egingo du.
Bukatzeko, apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Egunean, liburu azoka egingo dute. Mahai batzuk prestatuko dituzte eta edonork bere liburuak saltzeko, trukatzeko edo oparitzeko aukera izango du. Horretarako, ezinbestekoa izango da apirilaren 15eko 12:00ak baino lehen kultur etxeetan izena ematea. Bakoitzak bere postuaren ardura izango du. Zumarragako Aresti eta Legazpi liburu-dendek ere postuak jarriko dituzte. Gainera, artista liburuen sorkuntzarako tailerretan egindako lanak ikusgai jarriko dira eta literatur tailer bat egongo da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.