Zumarragako Arcelor Mittaleko langileak Donostiako Gipuzkoa plazan bildu dira gaur eguerdian, Foru Aldundiaren egoitza atarian, protesta egiteko. Langileen eta haien senideen artean, ehundik gora lagun elkartu dira, protesta zaratasuan. Bertan, «Arcelor, ez itxi!» bezalako oihuak egin dituzte; pankartetan berriz, «altzairurik gabe etorkizunik ez» edota «Mittal errudun» bezalako leloak irakur zitezkeen.
Eguerdian, Markel Olano ahaldun nagusiak harrera egin die enpresa batzordeko ordezkariei. Bileraren ondoren, haien eskakizunekin bat egin eta “babes osoa” eskaini die langileei; hala, “Zumarragako fabrika ez ixteko” exijitu dio ArcelorMittali. Foru Aldundiaren lana eta tresna guztiak erabiltzeko konpromisoa berretsi du, Zumarragako fabrikako lanpostuak gal ez daitezen eta ekonomia aktibitatea bertan mantendu dadin.
Ordubetetik gorako bilera egin dute langileekin. Ahaldun nagusiaz gain, Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurraldeko Orekako foru diputatuak ere parte hartu du bileran.
Bilera, astelehenean
Donostiara abiatu aurretik, langileek asanblada egin dute gaur goizean, Beloki pilotalekuan. Hainbat egunez bilera non eta noiz egin adostu ezinda ibili eta gero, azkenean langileak eta enpresako zuzendaritza astelehenean biltzekotan gelditu dira, Donostian. Haiek esateko dutena “entzutera” joango direla azaldu dute batzordeko kideek.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.