Edertasunez zahartzeko tailerra, jabekuntza eskolan
Jabekuntza eskolak edertasunez zahartzeko tailerra antolatu du 55 urtetik gorako emakumeentzat. Tailer hau zahartu ahala haztearen aldeko apustua egiten duten emakumeentzat da. Helburua bizi energia, eskarmentua eta borroka ez galtzea da. Ikastaroa apirilaren 11n hasiko da. Saioek bi orduko iraupena izango dute eta jabekuntza eskolan izango dira (Euskadi plazako 5ean). Parte hartu nahi dutenek, 943 72 56 42 telefono zenbakira deitu behar dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide