Arcelor Mittaleko zuzendaritzak eta langile batzordeak bost orduko bilera egin dute gaur Zumarragako lantegian. Zuzendaritzak lantegia itxiko duela esan du eta langileei Avileseko lantegira joatea eskaini die. Langileek ez dute onartu. Datorren asteazkenean elkartuko dira berriro, 15:30ean, Zumarragan. Astearterako manifestazioa deitu dute. 18:00etan irtengo da Areizaga-Kalebarren plazatik. Urretxuarrei eta zumarragarrei manifestazioan parte hartzeko deialdia luzatu diete.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide