Futbol Federazioak 150.000 euro emango dizkio gaur Zumarragako Udalari
Gipuzkoako Futbol Federazioak 150.000 euroko txekea emango dio gaur Zumarragako Udalari, anexoko obra ordaintzeko. Ekitaldia 17:30ean izango da, anexoan bertan. Ekitaldian Juan Luis Larrea federazioko presidenteak, Jon Alustiza Urolako lehendakariak eta Mikel Serrano Zumarragako alkateak parte hartuko dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide