Urretxuk eta Zumarragak kiroldegi bana dute eta bizilagun askok bi kiroldegi egitea hanka-sartzea izan zela uste dute. Bi instalazioak zahartzen hasiak dira eta 14 urteko hiru gaztek sinadura bilketa bat abian jarri dute bi udalei kiroldegi berri bat egin dezatela eskatzeko. 1.000 sinadura bildu dituzte dagoeneko. Bi alkateekin hitz egin dute eta hauek kiroldegi berri bat egiteko dirurik ez dagoela eta, gainera, ez dela komeni erantzun diete. Dena den, gazteen ekimena txalotu dute.
Hiru gaztetxoak Iñaki Mendiluze, Unai Arratibel eta Asier Cerezo dira. Mendiluzek Goierri saskibaloi taldean jokatzen du eta, beraz, Urretxuko Aldiri kiroldegiko erabiltzailea da. Arratibel eta Cerezok Zumarragako Ispilla kiroldegia erabiltzen dute, Urola eskubaloi taldeko jokalariak baitira.
Urretxuar eta zumarragarrak kiroldegien egoeraz kexu zirelako jarri zuten abian sinadura bilketa. «Jendea kexu zen, baina inork ez zuen ezer egiten. Dagoeneko 1.000 sinadura jaso ditugu. Adin guztietako bizilagunek sinatu dute eta batzuek guk ezagutzen ez genituen arazoen berri eman digute». Oraindik sinatu ez dutenek, Goxogi eta Oso Goxo gozoki-dendetan eta Hirukia eta Monterrey tabernetan egin dezakete.
Urretxuko Aldiri kiroldegiari dagokionez, parket azpian burbuilak egin direla eta baloiak gaizki botatzen duela diote. «Gainera, txikia da eta aldageletan hezetasuna dago». Zumarragako Ispilla kiroldegiari buruz, kantxan itoginak daudela, sexu bakoitzarentzat aldagela bakarra dagoela eta solairu asko dituenez etengabe gora eta behera ibili behar dela diote. Kiroldegiek tabernarik ez dutelako ere kexu ageri dira. Beraien ustez, kiroldegi berriak bi kantxa eta aparkalekua eduki beharko lituzke.
Dagoeneko bi alkateekin elkartu dira eta ez dela kiroldegi berri bat egitea komeni esan diete. Dena den, bi alkateek gaztetxoen ekimena txalotu dute. «Hiru mutikoei eskerrak eman nahi dizkiet. Oso mutil serio eta langileak dira. Bere buruari zer egin zezaketen galdetu zioten eta sinadura bilketa bat antolatu dute», esan du Jon Luqui Urretxuko alkateak.
Kiroldegi berri bat egitea ez omen da bideragarria, ordea. «Kiroldegi bakar batek ez lituzke bi herriek dituzten beharrak aseko. Bestalde, ez dago dirurik kiroldegi berri bat egiteko. Gaur egun, kiroldegi zaharren tokian etxeak eginda ezin da kiroldegi berri bat egiteko adina diru lortu. Eta Tolosako Usabal bezalako azpiegiturak mantentzea oso garestia da. Egun ditugun kuotekin ezin da halako kiroldegi bat mantendu. Bestalde, tokiaren arazoa dugu. Irimo enpresaren guneak toki ona dirudi, baina ez da egokiena. Gainera, Sarralde kutsatuta dago», azaldu du.
Dena den, herritarren eskaera kontuan izango dutela argi utzi nahi du. «Instalazioak hobetu behar ditugu eta Legazpi, Zumarraga eta Urretxuren arteko elkarlanean sakondu. Horretan ari gara».
Mikel Serrano Zumarragako alkatea iritzi berekoa da. «14 urteko hiru lagunek guztion bizi baldintzak hobetzeko pauso bat ematea oso positiboa da, baina gaur egun kiroldegi bateratu bat ez da bideragarria. Ez ekonomikoki ezta eskainiko lituzkeen zerbitzuen aldetik ere», aipatu du.
Herri erdian daude
Zumarragako kiroldegian urtero berrikuntzak egiten dituztela gogoratu nahi du. «Itoginak tenperatura aldaketarekin sabaiko silikona dilatatu egiten delako agertzen dira. Eta taberna errentagarria ez zelako itxi genuen, baina edari makina bat jarri dugu. Gainera, Urretxuko eta Zumarragako kiroldegiek gauza oso on bat dute: oinez joan daiteke. Usabalera joateko, bizikleta, autoa edo autobusa hartu behar da. Dena den, txosten bat egiteko eskatu diet eta eskaera bideragarriak kontuan izango ditugu», amaitu du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.