Bergara eta Olaberriako lankideek elkartasuna adieraziko diete asteartean Zumarragakoei
Arcelor Mittal enpresaren Bergara eta Olaberriako langileek elkartasuna adieraziko diete asteartean Zumarragako lankideei. 12:00etatik 16:00etara lau orduko geldialdia egingo dute. Kotxe karabana egingo dute eta Zumarragara etorriko dira, hemengo lankideek egingo duten kontzentrazioan parte hartzera. Izan ere, asteartean egun osoko geldialdia egingo dute Zumarragako langileek. 18:00etan manifestazioa egingo dute, Areizaga-Kalebarren plazatik irtenda.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide