Hilaren 17ko preso eta iheslarien aldeko manifestaziora joateko deia
Hilaren 17an, 12:00etan Bilbon, Amnistiaren norabidean, euskal preso eta iheslariak etxera manifestazioa egingo dute. Preso Politikoen Nazioarteko Eguna da hilaren 17a. Ezkio-Itsaso, Urretxu eta Zumarragako preso ohiek, presoen senitartekoek eta lagunek hiru herrietako bizilagunei manifestazioan parte hartzeko deia luzatu diete. Autobuserako tiketak Motz, Apatxe eta Hirukia tabernetan, gaztetxean eta LAB sindikatuaren egoitzan jarri dituzte salgai.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide