Jon Altolagirre (Urretxu, 1983) Urretxuko zinegotzia izan zen aurreko legealdian eta Josu Juaristi EH Bilduren europarlamentariaren taldean lan egiten du iraila geroztik.
Ze ikasketa egin zenituen?
Zientzia Politikoak ikasi nuen eta ondoren parte hartze prozesuei buruzko gradu ondoko bat egin nuen. Lanari dagokionez, udaletxean zinegotzi izan nintzen bitartean ingeles eskolak eman nituen Urretxuko AIN akademian. Aurretik, parte hartzearekin lotutako egitasmoetan lan egin nuen.
Ingelesez primeran hitz egiten duzu, beraz.
Beno, nahiko ondo. Frantsesarekin orain hasi naiz berriro, Parlamentuan bertan. Oinarrizko maila dut, baina hori ez da nahikoa frantsesez lan egiteko. Dena den, Parlamentuan ingelesa da nagusi. Hizkuntza ofizialak ingelesa, frantsesa eta alemana dira, baina lan hizkuntza nagusia ingelesa da.
Nola suertatu zen Bruselara joateko aukera?
Udal hauteskundeetan EH Bilduren zerrendan aurkeztu nintzen, baina Josu Juaristiren lan taldean postu bat hutsik gelditu zen eta nire burua aurkeztu nuen.
Zenbat lagun zaudete taldean?
Bost lagunek osatzen dugu lan taldea. Jendeari europarlamentari batek lau langile edukitzea asko iruditzen zaio, baina Parlamentuak sekulako lan karga sortzen du egunero. Guk, europarlamentari bakarra izanda, non lan egin eta non ez aukeratu beharra dugu. Josu bi batzordetako kidea da: Ingurumena eta Erregio Politika. Gainera, harremanak egiteari garrantzia handia ematen diogu: gure posizioa, Euskal Herriak bizi duen egoera, euskal gatazkaren egoera… ezagutzera ematen saiatzen gara. Ni harremanez eta komunikazioaz arduratzen naiz, batez ere.
Euskal Herria ezagutzen al dute?
EH Bildu ezkerreko talde parlamentarioan dago, Die Linke alemanarekin, Syriza greziarrarekin, Sinn Fein irlandarrarekin eta Estatu espainiarreko Podemos eta Izquierda Unidarekin batera, besteak beste. Lehenengoz gaude talde horretan eta garrantzitsua da gure burua ezagutzera ematea, erreferente bat izateko Europa mailan.
Europar Batasunak sekula baino kritika gehiago jaso ditu. Bere eredua zalantzan dago.
Errefuxiatuen gaia oso gertutik jarraitu dugu. Josu Lampedusan, Balkanetan, Calais-en eta Lesbos-en egon da. Errefuxiatuekin gertatzen ari dena lotsagarria da. Turkiarekin sinatutako akordioaren xedea errefuxiatuak gainetik kentzea da. Horrek Europar Batasunaren balioak eta asilo eskubidea bertan behera utzi du. Izan ere, eskubide honek kasu bakoitza banaka aztertzea eskatzen du. Honek guztiak asko kezkatzen gaitu.
Gainera, azkenaldian Europako herrialdeen arteko batasuna eta elkartasuna erabat desagertu direla dirudi.
Hala da. Bakoitza bere interesak defendatzera doa. Berarentzat ahalik eta gehien lortzera. Europar Batasuna estatuen arteko klub bat bihurtu da. Erabaki potoloenak Europako Kontseiluak hartzen ditu eta Batzordeak edo Parlamentuak egin beharko lukete. Hor dago defizit handiena. Estatu batzuek sekulako pisua dute eta ez diote horri uko egin nahi.
Europak zer edo zer egin al dezake Arcelor Mittalen Zumarragako lantegiaren alde?
Elektrizitatearen prezioaren eta dumping-aren inguruko hainbat galdera aurkeztu behar ditugu. Esku pribatuetan dagoen lantegi bat da eta azken urteetan ez daeinbertsiorik egin. Arcelor Mittalek Hanburgon duen plantan arlo pribatuaren eta publikoaren arteko kolaborazio bat dago. Europako Batzordeari eredu horri buruz galdetu behar diogu, baina seguru aski hori Estatuen konpetentzia dela esango digu. Beharbada, halako ereduak ezartzeko aukera aztertu behar da.
Non zeunden Bruselako atentatuen egunean?
Bruselan bertan nengoen. Etxetik ateratzear nintzela, aireportuko leherketen berri izan nuen. Josu Juaristi Bruselara bidean zen eta bere hegazkina Ostendeko aireportura desbideratu zuten. Ni egunero bezala bulegora joan nintzen eta handik gutxira metroko leherketa izan zen. Metroa bertatik oso gertu dago. Parlamentutik ez ateratzeko agindua eman zuten eta bilera asko bertan behera gelditu ziren. Senitartekoen eta lagunen dei asko jaso nituen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.