Arcelor Mittaleko langileak eta zuzendaritza bilduta daude
Arcelor Mittaleko langile batzordea eta zuzendaritza bilduta daude, Zumarragako lantegian. Lankideak eta senitartekoak kontzentrazioa egiten ari dira lantegiaren kanpoaldean.
Bigarren bilera da. Lehenengoa joan zen astean egin zuten eta bakoitzak bereari eutsi zion. Zuzendaritzak langile gehienak Asturiasera bidali nahi ditu. 50 bat Gipuzkoako gainontzeko lantegietara joango lirateke eta 25 bat aurre-jubilatu. Langileak lantegiaren itxieraren aurka daude.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide