Arcelor Mittaleko langileek asteazkeneko greba bertan behera utzi dute eta giza katea egingo dute
Arcelor Mittaleko langileek asteazkeneko greba bertan behera utzi dute, ordurako lantegian ez delako ekoizpen lanik egongo. Izan ere, ekoizpen lanak asteartean bukatuko dira. Hala ere, mobilizazio eguna izango da. 11:00etan giza katea egingo dute Urretxu eta Zumarragako kaleetan eta Goierri garaiko biztanle guztiak parte hartzera gonbidatu dituzte. 13:00etatik 15:00etara, berriz, kontzentrazioa egingo dute lantegiaren aurrean.
Goierri garaiko biztanleei barkamena eskatu diete, greba deialdiak sortu ahal izan dituen buruhausteengatik. Bestalde, eskerrak eman dizkiete orain arte eskainitako babesagatik.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide