Astelehenean amaituko da opera denboraldia
Opera denboraldia astelehenean amaituko da Lucia di Lammermoor lanaren proiekzioarekin. Zelai Arizti aretoan izango da, 20:15ean. Sarrerak dagoeneko salgai daude, 10 eurotan. Egunean bertan, 12 euro balio dute.
Lucia di Lammermoor Gaetano Donizettik 1835ean konposatu zuen obra tragiko bat da. Walter Scott-en The bride of Lammermoor nobelan oinarritua dago. Donizettiren lanik arrakastatsuena da, L’elisir d’amore-rekin batera. 20 opera antzeztuenen artean dago.
Denboraldia hasi zenetik sei opera eman dituzte, zuzenean Londreseko Royal Opera House aretotik. Ekimenak arrakasta handia izan du. Aipatzekoa da ikusleei informazio zabala eskaintzen zaiela eta atsedenaldietan cava eta pastak zerbitzatzen zaizkiela.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide