Arcelor Mittaleko langileek odola emango dute ostegunean
Datorren ostegunean Arcelor Mittaleko langileek odola emango dute: 09:30etik 13:00etara, Zelai Arizti kultur etxean. Langile, senitarteko, garraiolari eta bizilagun guztiei orokorrean, odola emateko deialdia luzatu diete. Enpresak beraiei odola xurgatu aurretik, behar duenari ematea erabaki dute. “Gure odola eman behar badugu, onerako izan dadila”.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide