Dani Garciak futbol kanpusa antolatu du
Dani Garcia, Eibar taldeko futbolari zumarragarra, herriko kaleetan kartelak jartzen aritu da gaur. Ezohiko irudia da, baina badu azalpena: ekainerako antolatu duen futbol kanpusaren promozioa egiten ari da. 6 eta 12 urte arteko haurrentzat izango da, eta Argixao zelaian egingo dituzte saioak. Zelai berezia da Garciarentzat, bertan hasi baitzuen bere futbolari ibilbidea. “Nolatan?” galdetuta, hala erantzun du Garciak berak: “Ez da ahaztu behar norbera nondik datorren”.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide