Udalak jubilatuen etxe azpiko lokala erosiko du
Zumarragako Udalak jubilatuen etxe azpiko lokala (egun Aquarbek erabiltzen duena) erostea eta jubilatuen etxea zaharberritzeko obraren lehen fasea Altuna eta Uria enpresak egitea onartu du gaur arratsaldeko osoko bilkuran. Lokalagatik 160.000 euro ordainduko ditu. Maiatzaren 6an ekintzak etengo dituzte eta ondoren obraren lehen fasea hasiko da. Hiru hilabeteko epea izango du. Aipatzekoa da gaurko osoko bilkuran zinegotziek Arcelor Mittalen itxieraren aurkako kamisetak eraman dituztela soinean. Alkateak elkartasuna adierazi die langileei, korporazio guztiaren izenean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide