Euskal Herriko lehen Ar Sandbox makina ikusteko aukera
Victor Barahona ingeniari eibartarrak bere Ar Sandbox makina erakutsiko du bihar, 11:00etatik 13:20etara eta 15:00etatik 20:00etara, Zelai Arizti kultur etxean. Bihar Zumarragan erakutsiko dutena, Euskal Herriko lehen Ar Sandbox makina da. Makina honek paisaiak erreproduzitzen eta moldatzen ditu eta nekazaritzarako oso baliagarria da, lur eta ur mugimenduak aurreikusteko balio baitu. Hala, erabaki zuzenak hartzen laguntzen du, landatu aurretik. Suhiltzaileek ere erabiltzen dute, simulazioak egiteko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide