'Euskaraz? Pozik gainera' kanpainako sariak banatu dizkiete 30 herritarri
Urola Garaia Mankomunitateak iaz jarri zuen martxan Euskaraz? Pozik gainera kanpaina, merkataritzan euskara sustatzeko helburuarekin. Dendetan euskara erabiltzeko prest dauden herritarrei, beren argazkiak bidaltzeko eskatu zieten. Iaz jasotako 1.039 argazkiekin eta aurten jasotako 360ekin, mosaiko handi bat osatu dute. Aurten, 99 dendak ere bidali dute argazkia.
Kanpainan parte hartu duten herritarren artean, 50 euroko 30 erosketa bale zozkatu dituzte, kanpainan parte hartu duten 30 dendatan gastatzeko. Gaur egin dute sari banaketa, Zelai Arizti kultur etxean. Urretxuko, Zumarragako eta Legazpiko herritarrek eta merkatariek parte hartu dute kanpainan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide