LABen manifestazio jendetsua
Goierriko eta Tolosaldeko LAB sindikatuak deituta, manifestazioa egin zuten atzo eguerdian Urretxu eta Zumarragan Langileok Martxan eskuBIDEAK aktiBATUZ! Euskal Herria prekarietatearen aurka lelopean. Ehunka lagun elkartu ziren eguerdiko 12:00etan Areizaga-Kalebarren plazan eta bi herriotako kaleak zeharkatu zituzten ondoren, Zumarragako Arcelorreko langileei elkartasuna adieraziz eta langile klase osoaren egoera salatuz.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide