Urretxuko gobernu taldeak LAB sindikatuaren manifestazioan gertatutakoak arbuiatu ditu
Urretxuko gobernu taldeak LAB sindikatuak deitutako manifestazioan gertatutakoak arbuiatu ditu. “Pintadek, arrautzek eta irainek ez dute herri honek bizi duen egoera sozio-ekonomiko zaila gainditzen lagunduko. Guztiz alderantziz, zenbait pertsonek gaindituak uste genituen garai bateko jarrerei eustea penagarria da. Baita beraien erreibindikazioak beste langile batzuen eskubideen bizkar egitea ere. Gure elkartasuna adierazi nahi diegu kaltetutako langile, denda eta banketxeei”.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide