Emakume kirolarien esperientzia
Gaur arratsaldean hiru emakume kirolarik beraien esperientziaren berri eman dute Labeaga aretoan. Solasaldian Matxalen Ziarsolo Bera Bera eskubaloi taldeko jokalariak, Ainhoa Sanz korrikalari urretxuarrak eta Lukene Lizaso Orioko arraunlariak parte hartu dute. Moderatzaile lana Jon Balentziaga kazetari zumarragarrak egin du. Ekitaldia Famililak berdintasunerako elkarteak antolatu du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide